Aitor Ruiz de Egino

Aitor Ruiz de Eginok (Hernani, 1971) marrazkietatik abiatu zuen bere arte jarduna. Bi dimentsiotako lan horiek zeramikaren bidez iritsi ziren hiru dimentsioetara. Eskulturan, burdina, brontzea eta harria ere landu ditu, baina euskal artisten artean ezohikoa den aluminioa du material kuttuna. Metal distiratsua da, herdoildu gabe luzaroan bizi dena, bizitza irudikatzeko egokia. Eta aluminioaren eskutik bi dimentsiotara itzuli da.
Ez ditu koloreak gehiegi landu nahi garrantzia duena forma delako, metalezko lerro garbiz osatutako forma.
Ikusleak parean zer duen galdetzen dio bere buruari. Zer egitura da hau? Animalia bat? Gizakia? Biak batera? Zer dira hauek, gizakiaren besoak ala zenenaren adarrak? Kutsu surrealista dute, egileak bilatzen duen misterioa.
Antropozooformak izenburuko erakusketa egin zuen, eta izen horrek ederki definitzen ditu parean ditugun formak. Edo antropozoofitoformak ere esan geniezaieke, animalia-gizaki horien gorputz-adar luzatuek zuhaitzen sustraietatik eta adarretatik asko baitute. Eta, oro har, Aitor Ruiz de Eginoren lanak asko du Adarratik. Adarra mendia du inspirazio iturri, eta bere lanak Adarrako izaki bizidunak dira, artistaren burutik iragazita.
Hernanin lan egiten du artistak. Zikuñaga auzoan duen Zikuzulo tailerrean. Hernanik harreman estua izan du Antzinarotik metalgintzarekin eta Aitor Ruiz de Egino ere txikitatik egon da metalari lotuta, aitak galdategi batean egiten baitzuen lan. Artelanak osatzeko behar duen guztia bertan du eskura, materiala biltzeko txatartegia, eskura aluminioa galdatzeko lantegia eta metala margotzeko pintura. Dena, Adarraren magalean.

Nagore Irazustabarrena

“Eskulturak dentsitatea eta kalitatea irabazten duen tokian, testuraz eta fito eta zoomorfo errepertorioan, sintaxia abstraktu eta surrealistarekin konposatutako galdatutako aluminioan egindako lanean da. Eskulturak, hutsune zentral baten inguruan garatzen dira, forma luze, beso zuzen kurboak inguratu eta harrapatzen dute. Moore, Miró, Lam eta euskal eskultore abstraktuak erreferentzia eta paradigma izan daitezke.Bere lanak indarra, oreka eta erakargarritasuna dauzkate. Obrak, jada garrantzitsu bezela har daitezke, mende hasierako euskal konstruktibista eta surrealista eskulturan posizioa eskatzen dute”.

Edorta Kortadi, euskal artearen kritikaria

Zenbait dato

Enpresaritza ikasketetan diplumatua EHUn eta Kultur Kudeaketan Masterra Deustuko Unibertsitatean osatu ditut.

Bezero batzuk: Kutxa, Elkargi, Guggenheim ko denda, Urnieta, Hernani, Andoain, Donostia, Segura, Mislata,Tolosako Udaletxeak erosi dizkidate lanak. Mugaritz, Fagollaga, Kursaal, Alameda Jatetxeak,CAF, AEG, Leorpe, Seiak, Porcelanas Bidasoa, Donostiako eta Madrilgo hipodromoak, Euskal Herriko Unibertsitatea….

2O18 Goya Saria, “Andia” pelikulako zuzendaritza artistikoan parteartzeagatik

2018 Bi eskultura-eserleku Hernaniko bi parketan

2015 Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola 100 urte ospatzeko egindako eskultura handia.

2009 Dobera 1 ko saria, “Komunikazioa”, Hernani

2010 Gorputza Call Proces, Noventa Grados, LiquidDocs proiektuarako aukeratua

EITB – Demodetik aukeratua nere kreazio prozesuari buruz dokumental bat egiteko.

2019:

GAAB Galerie d’Art Anne Broitman, Biarritz

2018:

Estudio3d Enrique Egino, Azpeitia

2017:
Urumea ikastola, Hernani
Juan Kruz ileapaindegia, Legazpia

2016:
GAAB Galerie d’Art Anne Broitman, Biarritz

2015:
Larraldea, St Pée sur Nivelle
Carlos Santamaría Zentroa, UPV/EHU Biblioteka, Donostia
Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola

2014:
Sala Bastero, Andoain

2013:
La Roche Chalais, Salle culturelle du Temple
Tiriki Tauki, Donostia

2012:
GAAB Galerie d’Art Anne Broitman, Biarritz
Fundación Buldain, Pamplona
Endanea Garden Center, Hondarribia

2011:
Okendo Kultur Etxea, Donostia
Juan de Lizarazu erakustokia, Urretxu
Fagollaga jatetxea, Hernani

2010:
Auritz – Burguete Kultur Etxea, Nafarroa
Bodegas Fernández Piérola, Moreda, Araba
Ispilu Galeria, Zarautz

2009:
Hernaniko kultur etxea
Vitra, Bigara, Donostia
Guggenheim Jatetxea, Bilbo
Galería Josette Dacosta,Donibane Garazi

2008:
Hotel Palacio Ayete, Donostia
Izura – Ostabat, Behe Nafarroa
La Bodega, Hernani

2007:
Sala Boulevard, Kutxa, Donostia
Urnietako Udaletxea

2006:
Basendere Galeria. Bilbo
Barrena Kultur etxea. Ordizia

2005:
Aramburu Jauregia, Tolosa
Tiriki-Tauki Galerian, Donostia
Bodega Tabernan, Hernani
Artelekun, “Marra biluziak” marrazkiak, Donostia

2004:
Hernaniko Kultur Etxean
Mikelazulon, Errenteria
Gaspar Aretoa, Errenteria
Bodega tabernan, Hernani

2019:

“Encuentros” Estudio el Patio, Bilbao

Legazpi, Txo

2018:

Parlamento de Navarra, Pamplona

Urretxu Casa de cultura, Txo

Katapulta, Tabakalera, San Sebastian.

2017:

The Fourth Silk Road International Arts Festival,Museo Provincial de Bellas Artes de Shaanxi, Xi’an, Shaanxi, PR China
Hernaniko Kultur etxea

2016:
GAAB Galerie d’Art Anne Broitman, Biarritz
Galería Josette Dacosta,Donibane Garazi
Tiriki Tauki, Donostia

2015:
Legazpiko Kultur Etxea, Txo
L´Artsenal, Baiona
Tiriki Tauki, Donostia

2014:
Galerie d’Art Anne Broitman, Biarritz
Galería Josette Dacosta,Donibane Garazi
Aramburu Jauregia, Tolosa
Ezpel´art, Espelette
Menditte, Zuberoa
Tiriki Tauki, Donostia
Bera de Bidasoa Kultur etxea
Usurbil, Kultur etxea

2013:
Galerie d’Art Anne Broitman, Biarritz
Hotel Miramar Sofitel Spa, Biarritz
Zumaiako Kultur etxea

2012:
Feria de Arte Contemporáneo Arteando, Irun
Soraluze cooperativa, Soraluze
Hotel Miramar Sofitel Spa, Biarritz
Château De Brindos, Anglet
Kalostrope, Baiona

2011:
Ispilu Galeria, Zarautz
Menditte, Zuberoa

2010:
Galeria Gaudi, Madrid
Ekain Galeria, Donostia
Epelde & Mardaras, Bilbo
Noventa Grados & Liquidocs, Donostia

2009:
Epelde & Mardaras Galeria, Bilbo
Jardin de Sculptures, Avenue de la Mylady, Biarritz
Ispilu Galeria, Zarautz
Barrenkaleko erakusketa aretoa,Usurbil
Fundación Puldain, Iruñea
Les Alles, Hendaia
Legazpiako Kultur Etxea
Goizuetako Udaletxea
Lineart arte azoka, Gante, Belgika, Madrileko Gaudi Galeriarekin

2008:
Pintzel Galeria, Iruñea
Lezoko Kultur Etxea
Zarautzko dendariak
Bancaja saria, Valencia
Ispilu Galeria, Zarautz
Tiriki Tauki, Donostia
Erakusketa Dinamikoa, Kuxa Boulevard, Donostia
“No es neutral” Tabakalera, Donostia

2007:
Palacio Barrena, Ordizia
Galeria Iradier 9 Vitoria
Loriartzun, Oiartzun
Gernika, Galeria Ispilu Zarautz
Andereseroraenia, Arbonne
Mercado de la Rivera, Bilbo
Stone Gallery, Dublín, Irlanda

2006:
Centenario de Federico García Lorca. Ciento y Postalicas. Erakusketa itinerantea.(Madrid, Barcelona…)
Simposio de alabastro, Teruel
Proyecto “Ardi-Iturri” Oiartzungo Udaletxea
Galeria Pintzel. Pamplona
Galeria Iradier 9. Vitoria

2005:
“Besarkada” Okendo Kultur etxea, Donostia
“Bilduma dinamikoa” Boulevard Kutxa Aretoan, Donostia
“Loriartzun” Oiartzun

2004:
Hilargi, Ziburu
Jardinerie La Milady, Biarritz
Les Corsaires Galeria, Baiona
Orioko Kultur Etxean

2003:
Goizuetako Udaletxea
Hernaniko Kultur Etxea
Bera de Bidasoako Kultur Etxea
Elkartetxe Galeria. Baiona

64